Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2019ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3560

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaio Conservas Goenaga SA enpresari agerraldi bidez jakinaraz dakion Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 31ko ebazpen-proposamena, zeinaren bidez likidazio bat jaulki nahi baita Conservas Goenaga SA enpresari dagokion uraren kanonari dagokionez.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia

Jakinarazten den egintza: Uraren kanonaren egiaztapen mugatuko prozedurari hasiera ematen dion 2019ko maiatzaren 31ko ebazpen-proposamena. «Conservas Goenaga SA» T-48-0284 emakida/baimenaren bidez legeztatutako ur-aprobetxamendu baten titular edo erabiltzaile zuzena da, eta ebazpen-proposamena 2018ko ekitaldian kontsumitutako edo erabilitako urari dagokio.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu zen, baina Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Beraz, zitazioa egiten zaie Conservas Goenaga SA enpresako legezko ordezkariei, Conservas Goenaga SA enpresari dagokion uraren kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2019ko maiatzaren 31ko ebazpen-proposamena jakinarazteko, Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba) agerraldia egin behar du-eta; horretarako, hamar egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egintza horren eduki osoaren berri izateko eta jakin duela jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egin ezean, jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 28a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala