Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2019ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3558

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 226/2019 prozedura arruntean interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

226/2019 Prozedura arrunta, Idoia Lizarraga López-ek aurkeztua, gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka. Gora jotzeko errekurtso hori Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduak deitutako oposizio-lehiaketa gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, baita espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak ere argitara ematen dituen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko ebazpenaren aurkakoa da (2018ko abuztuaren 7ko EHAA).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren zerrendetako postuetan agertzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 4a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
EMANGO DEN EPAIAK ERAGINDAKOAK IZAN DAITEZKEEN IZANGAIEN ZERRENDA

Demanda baiesteak eragina izan dezake Enpresen administrazioa espezialitaterako hautatuak izan diren izangaiengan.


Azterketa dokumentala