Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2019ko uztailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3547

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 5ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2019ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2019ko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2018ko abenduaren 20ko Ebazpenaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (2019ko urtarrilaren 7ko EHAA, 4. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2019ko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten epaimahaiek osatu dute.

Bigarrena.– Zerrenda horiek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru-Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren web orrian www.nasdap.ejgv.euskadi.eus jar dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 5a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala