
134. zk., 2019ko uztailaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3448
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 1678/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bilbao, 2019ko ekainaren 27a. Nik, Carolina Garcia Gonik, Bizkaiko Probintzia Auzitegiko – 4. Sekzioko Justizia Administrazioaren letraduak.
Honako hau jakinarazten dut: auzitegiko sekzio honetan, AHC 1678/208 apelazio-erroilua izapidetzen ari dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2019ko martxoaren 27an. Interesdunak eskuragarri du haren kopia bulego judizial honetan.
Javier Perez Mayo jaunari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin. Halaber, aditzera ematen zaio aipaturiko ebazpenaren aurka kasazio-errekurtsoa eta/edo arau-hauste prozesalengatiko errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao, 2019ko ekainaren 27a.
Justizia Administrazioaren Letradua,
CAROLINA GARCIA GONI.
RSS