Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2019ko uztailaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3413

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko Lurralde-ordezkariena. Honen bidez, jakitera ematen da Industria Erregistroan aipatzen diren zenbait establezimendu industrialen izen-ematea ezeztatuta geratzen dela.

Industria-jarduerak hasteko erregimenari eta Industria Erregistroari buruzko martxoaren 17ko 29/2015 Dekretuak, 16 artikuluan, ezartzen du beharrezkoak diren jardunak garatu eta egiaztapenak egingo direla Industria Erregistroko datuak etengabe eguneratuta egon daitezen.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko, eta baita egoki ikusten dituzten alegazioak aurkez ditzaten Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritza honetan inskribatze horien ezeztapenen inguruan. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2019ko ekainaren 21a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala