Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2019ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

VIVIENDAS ALTUBE E.KOOP.
3382

IRAGARKIA, Viviendas Altube, S. Coop. kooperatiba erabat zatitzeari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 eta 84. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, honen bidez argitara ematen da Viviendas Altube, S. Coop. sozietateak, 2019ko ekainaren 24an egindako batzar nagusi unibertsalean, aho batez erabaki zuela Cooperativa Viviendas Altube, S. Coop. sozietatea erabat zatitzea, bere bazkideak eta ondarea sortu berriak diren bi kooperatiba hauen artean banatuta: Costalera, S. Coop. eta Bitigarra, S. Coop.

Era berean, aho batez onartu zen, halaber, Viviendas Altube, S. Coop. sozietateak 2018ko abenduaren 31n zuen balantzea, zatiketa-balantze gisa.

Viviendas Altube, S. Coop. ez dago derrigortuta urteko kontuak kontu-auditore bati aurkeztera egiazta ditzan, hala xedatuta baitago Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 117. eta 72. artikuluetan. Deskribatutako eragiketa zatiketa-proiektuan ezarritako eran eta baldintzetan egingo da. Viviendas Altube, S. Coop. sozietatearen Kontseilu Errektoreak izenpetu zuen proiektu hori, 2019ko maiatzaren 6an, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan gordailutu zen.

Berariaz adierazten da Viviendas Altube, S. Coop. sozietatearen hartzekodunek eskubidea dutela zatiketaren aurka egiteko, hilabeteko epean, batzar nagusiaren erabakiari buruzko azken iragarkia argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 24a.

Viviendas Altube, S. Coop. kooperatibaren Kontseilu Errektoreko idazkaria,

JAVIER VALLE SOLANO.


Azterketa dokumentala