
130. zk., 2019ko uztailaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3379
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 287/2019-A administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Segurtasuneko sailburuaren 2019-03-15eko Aginduaren aurka jarri da. Agindu horren bidez, onetsi egiten da merezimendu-baremo erkide eta bateratua, merezimendu-lehiaketa bidez kategoria hauetako lanpostu hutsak betetzeko dena: Ertzaintzako oinarrizko eskalako agente eta agente lehen kategoriak eta ikuskapen-eskalako ofizialorde eta ofizial kategoriak.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, aipatutako prozedura judizialean interesdun direnak epatzen dira prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero beren legezko interesen alde egiteko. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 3a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.
RSS