Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2019ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3377

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen ustezko arau-hauste bat dela-eta hasitako ES-RE-2019-015 zehapen-espedientean, Ingurumen, Lurralde Plangintza sailburuak eman duen hasteko agindua.

Aipatutako hasteko agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du; eta gainera, honako ohartarazpen hau egin behar da:

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean), espedienteko agirien kopiak lortzeko eta bere burua defendatzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 27a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala