Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2019ko uztailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3367

AGINDUA, 2019ko ekainaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2019ko ekitaldiko laguntzen deialdiko Hautaketa Batzordea izendatzeko dena.

2018ko azaroaren 20ko Hezkuntzako sailburuaren aginduaren bitartez, ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2019ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen.

Aipaturiko aginduak, hamargarren artikuluan, honako hau esaten du:

1.– Hautaketa Batzordeak laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren proposamena egingo du, aginduan xedatutakoa zuzen aplikatzen dela begiratuz, bereziki ebaluazio-irizpideei dagokienez. Aurrez, izapidetzeko zein eskabide onartu eta zein ez erabaki beharko dute.

2.– Batzordeak kide hauek izango ditu: Ikerketako zuzendaria, batzordeburu izango dena; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko 2019ko ekitaldiko laguntzen deialdiko Hautaketa Batzordeko kide ondorengo pertsona hauek izendatzea:

– Amaia Esquisabel Alegría, Ikerketako zuzendaria.

– Miren Artaraz Miñón, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

– Lourdes Astorkia, Ikerketa Zuzendaritzako teknikaria.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala