129. zk., 2019ko uztailaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3349
AGINDUA, 2019ko ekainaren 25ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten baita.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: 520010 zenbakiko kodea, 188. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.