Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2019ko uztailaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3290

AGINDUA, 2019ko ekainaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ortuellako (Bizkaia) «San Félix de Cantalicio» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Ortuellako «San Félix de Cantalicio» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatzeko ikastetxearen erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «San Félix de Cantalicio» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «San Felix Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izango du izena. Ikastetxeak 48007594 kode-zenbakia du, titularra «Obispado de Bilbao / Bilboko Gotzaitegia» erakundea da eta ikastetxearen egoitza Ortuellako (Bizkaia) Lasagabaster, 1 kalean dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala