Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2019ko uztailaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3267

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 25ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu baten zenbatekoa; agindu horren bitartez, deialdia egin zen 2018-2019 ikasturtean unibertsitateko eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko dirulaguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko, eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduaren bidez deialdia egin zen 2018-2019 ikasturtean unibertsitateko eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako, eta errendimendu handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako.

Hezkuntza Sailak 25.780.000 euro erabili ditu unibertsitateko eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko beketarako (I. eranskina), baina ebatzi gabe gelditu dira 600.000 euroko bekak eta laguntzak. Horrenbestez, beharrezkoa da hasierako zenbatekoa aldatzea, kontuan harturik, batetik, balorazio-batzordeak aurkeztutako esleipen-proposamena, eta, bestetik, 2018ko uztailaren 3ko Aginduaren 2. artikuluan jasotzen dela artikulu horretan kontsignatutako guztizko zenbatekoa handitzeko aukera, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez; horretarako, aintzat hartu beharko da zer zenbateko egiten duten ebazteke dauden baina emate-proposamena baduten eskabideek, horiek ebatzi baino lehen, betiere.

Ondorioz, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Seiehun mila (600.000) euro handitzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduaren 2. artikuluan kontsignatutako zenbatekoa; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, hogeita sei milioi hirurehun eta laurogei mila (26.380.000) euro bideratuko dira, 2019ko aurrekontu-ekitaldiaren kontura.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 25a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.


Azterketa dokumentala