Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2019ko ekainaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3183

IRAGARKIA, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiarena, jakinarazpenak jaso ez dituzten erreklamaziogileei buruzkoa.

Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112.1 eta 234.3 artikuluetan eta lege hori garatzeko Erregelamendu Orokorra onartzen duen maiatzaren 13ko 520/2005 Errege Dekretuaren 50.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, zerrendan agertzen diren jakinarazpenak Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan utziko dira gordailuan, hilabetez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, interesdunak berak, edo haren ordezkariak –urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituenak–, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko Idazkaritzan jaso ahal izango du egintzaren kopia, hartu-agiria izenpetu eta gero.

Aurreko paragrafoan zehaztatutako epea amaituta, ebazpenak jakinarazitakotzat joko dira, eta haien kopia bana epaitegi honetan gordailatuko da. Epea amaituta bertaratzen den interesdunari kopia hori emango zaio, baina hartu-agiria izenpetu gabe. Kopia emate horrek ez du inolako baliorik izango jakinarazpen-ondorioetarako edo epeak berriz irekitzeko, eta ez da beharrezkoa izango horren berri jasota uztea espedientean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 13a.

Idazkaria,

ALBERTO URIBARRI LANCHARES.

ERANSKINA

Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiak hartutako erabakiak jaso ezin izan dituzten erreklamazio-egileen zerrenda.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala