Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3112

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 454/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabekoa, 454/2018.

Demandatzailearen prokuradorea: Iratxe Perez Sarachaga.

Judizio horretan erabaki hau hartu da:

Ediktu honen bidez Pascual Perez Montoya-ri jakinaraztea 2019-05-28an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan. Horrez gain jakinarazi behar zaio erabaki horren aurka honako errekurtso hau jarri dezakeela:

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Pascual Perez Montoya demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau egin eta sinatu dut, Bilbon, bi mila eta hemeretziko maiatzaren hogeita zortzian.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala