Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

RPK SOCIEDAD COOPERATIVA ETA RPK SPRING SIGLO XXI, SOCIEDAD LIMITADA UNIPERSONAL
3073

IRAGARKIA, bi sozietate hauen bat-egiteari buruzkoa: RPK kooperatiba-sozietatea (sozietate xurgatzailea) eta RPK Spring Siglo XXI pertsona bakarreko sozietate mugatua (sozietate xurgatua).

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79.6 artikuluan eta Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 43.1 artikuluan aurreikusitakoa betez, jakinarazten da 2019ko ekainaren 8an RPK kooperatiba-sozietateko ohiko batzar nagusiak honako sozietate hauen bat-egitea erabaki zuela (xurgatzearen bidez): RPK Spring Siglo XXI pertsona bakarreko sozietate mugatua (sozietate xurgatua) eta RPK kooperatiba-sozietatea (sozietate xurgatzailea).

Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko Legearen 49.1 artikuluaren arabera beharrezkoa ez bazen ere, RPK Spring Siglo XXI pertsona bakarreko sozietate mugatuaren (sozietate xurgatua) bazkide bakarrak ere, data horretan, xurgatzearen bidezko bat-egite hori onartu zuen, hau da, RPK kooperatiba-sozietateak RPK Spring Siglo XXI pertsona bakarreko sozietate mugatua xurgatzea.

Bat-egitean parte hartzen duen sozietateetako langileen ordezkariek, hartzekodunek eta akziodunek eskubidea dute hartutako erabakien eta bat-egitearen balantzeen testu osoa lortzeko. Horrez gain, sozietate horietako bakoitzeko hartzekodunek eskubidea dute bat-egitearen aurka egiteko. Hori guztia Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko Legearen 43.1 eta 44. artikuluen eta Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 81. artikuluaren –eta horiekin bat datozen artikuluen- arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 13a.

RPK kooperatiba-sozietateren Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

JOSU ETXEBARRIA SÁEZ.

RPK kooperatiba-sozietatearen ordezkaria –pertsona fisikoa–, RPK Spring Siglo XXI pertsona bakarreko sozietate mugatuko administratzaile bakarra den aldetik,

CARLOS LÓPEZ DE LACALLE MARQUINEZ.


Azterketa dokumentala