
117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3072
IRAGARKIA, 2019ko otsailaren 4an Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak emandako ebazpenaren bidez irekitako prozeduran, emandako ebazpen proposamena jakinarazteko dena. Jakinarazpena Idazkaritza Nagusiak bidali zuen eta Estatutuen 70. artikuluan datza.
Saiatu gara 2019ko ekainaren 6ko ebazpen proposamenaren berri ematen, Idazkaritza Nagusitik bidalita, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 46. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.
Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesatua jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako oharra izan beharko du kontuan:
Ohar bakarra: ebazpen proposamenaren edukia jakin nahi badu, UPV/EHUko Idazkaritza Nagusiko buruarengana joan beharko da 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Jendaurreko ordutegian joan beharko da. Helbidea: EHU-Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa z.g. – 48940 Leioa.
Leioa, 2019ko ekainaren 7a.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.