Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3057

EDIKTUA, 140/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 140/2019 prozedura arrunta.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2019-06-06an. Horren bidez, prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaiaren goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut 140/2019 judizio arruntaren autoak, gauza erkidea zatitzeari buruz epaitegi honetan bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaizkidan. Pérez-Ávila prokuradoreak egin zuen eskaera, «Inversiones Inmobiliarias Osintxu SL» ordezkatuz, zeina Echevarría letraduak lagundua baita, Carlos De la Vega Borinaga-ren eta Sira Soledad Borinaga López de Munain-en aurka, biak auzi-ihesean.

Baiesten dut, banaketa-txandaren arabera egokitu zitzaidalako, gauza erkidea zatitzeari buruz epaitegi honetan bideratutako judizio arruntaren demanda. Pérez-Ávila prokuradoreak egin zuen eskaera, «Inversiones Inmobiliarias Osintxu SL» ordezkatuz, zeina Echevarría letraduak lagundua baita, Carlos De la Vega Borinaga-ren eta Sira Soledad Borinaga López de Munain-en aurka, biak auzi-ihesean. Ondorioz,

1.– Azkendutzat jotzen dut «Inversiones Inmobiliarias Osintxu SL»-k, Carlos De la Vega Borinaga-k eta Sira Soledad Borinaga López de Munain-ek gaur egun duten jabekidetza, demandaren lehen egitatean deskribatzen diren ondasun higiezinen gainean. Higiezin horiek, izan ere, Gasteizko 3. Jabetza Erregistroan daude inskribatuta, erregistro-finken zenbaki hauekin: 18040, 18042, 18044, 18046, 18048 eta 4956.

2.– Gauza erkidea zatitu ezin denez, higiezin horiek zatituko dira, titularrek ezer adosten ez badute, Kode Zibilaren 404. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hots, enkante judizialean salmenta publikoa egingo da, lizitatzaile arrotzen esku-hartzearekin, eta, gero, emaitza jabekideen artean banatuko da, haien kuoten arabera.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Arabako Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0010 0000 04 0140 19). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02–Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Sira Soledad Borinaga Lopez de Munain eta Carlos de la Vega Borinaga demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala