
117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 14 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3052
EDIKTUA, demanda aurreko behin-behineko neurriei buruzko 451/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: demanda aurreko behin-behineko neurriak, 451/2019.
Gaia: aldez aurreko behin-behineko neurriak.
Demandatzailearen prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.
Judizio horretan, autoa eman da 2019-04-12an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Bilbao, 2019ko apirilaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.