Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3051

EDIKTUA, 788/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 788/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Caixabank SA.

Abokatua: Jesus Riesco Milla.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatuak: Libia Amparo Castaño Toro, Ronald Camilo Castaño eta Lucero Gladys Villada Perez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-09-25ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da demandatzaileak Libia Amparo Castaño Toro eta Roland Camilo Castaño-ren kontra aurkeztutako demanda. Beraz:

1.– Muga-egun aurreratua adierazten da, hipoteka-bermedun hipoteka-kredituaren kontratua ezeztatu delako; ondorioz, demandatuei kondena solidarioa aplikatzen zaie eta zor duten zenbatekoa ordaindu beharko dute: 129.496,93 euro gehi epaia eman arte sortu diren interesak. Ondoren, PZLren 576. artikuluaren arabera, Caixabank-ek betearazteko eskubidea izango du, hipotekaren eskubide errealaren kontura.

2.– Libia Amparo Castaño Toro eta Roland Camilo Castaño kondenatzen ditut prozeduraren kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4 690 0000 02 0788 17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02–Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Libia Amparo Castaño Toro, Ronald Camilo Castaño eta Lucero Gladys Villada Perez demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko Legearen (1/2000 Legearen) 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo, 2018ko urriaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala