Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2019ko ekainaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3049

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 27koa, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal Mendizale Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskal Mendizale Federazioa EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1985eko abenduaren 20an, 47 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskal Mendizale Federazioak 2018ko abenduaren 1ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 1. artikulua moldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Mendizale Federazioaren Estatutuen 1. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluaren erredakzioa honako hau izango da:

1. artikulua.–«Euskal Mendizale Federazioa [aurrerantzean, EMF (Euskal Mendizale Federazioa)] nortasun juridiko propioa eta ekintzak antolatzeko gaitasuna dituen irabazteko asmorik gabeko erakunde pribatua da. Euskal Autonomia Erkidegoan mendiko modalitatean kirola egiten edo bultzatzen aritzen diren kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol elkarteak barne hartzen ditu.

Mendiko kirolaren barnean sartzen diren diziplinak urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan, modalitate eta diziplinei buruzko eranskinean, biltzen direnak izango dira.

Diziplina berriak txertatu ahal izango dira, betiere indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.»

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea ez du amaitzen, eta, haren aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 27a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala