116. zk., 2019ko ekainaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3030
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 37/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 37/2018 prozedura.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandantzailearen prokuradorea: Miren Maite Albizu Orbe.
Judizio horretan epaia eman da 2019-05-29an, eta ondorioz prozedura amaitu da.
Pedro Alexandre Catita Soares demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke ediktua argitaratzen denetik hogei egun baliodun igaro baino lehen, jakinarazitako ebazpenean ezartzen den bezala.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean. Bertara joanez gero, osorik aztertu ahal izango du.
Gernika-Lumo, 2019ko maiatzaren 29a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.