Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2019ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3021

EDIKTUA, ez ordaintzearen ondoriozko utzarazpenagatik bideratutako 302/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: ez ordaintzearen ondoriozko utzarazpenaren inguruko hitzezko judizioan aurkeztutako apelazio-errekurtsoa PZL 2000 302/2018.

Apelatzailea: Grupo Codesport SL.

Demandatua eta apelatua: Zubel Soluciones Comerciales SL eta Jose Antonio Martinez Martin.

Gaia: utzarazpeneko hitzezko judizioa.

Errekurtso horretaz honako ebazpen hau eman da:

EPAIA: 58/2019

Presidentea:

M.ª Elisabeth Huerta Sanchez and.

Magistratuak:

Leonor Cuenca García and.

Magdalena García Larragan and.

Bilbao, 2019ko otsailaren 20a.

Probintzia auzitegi honetako Bosgarren Atalak Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian utzarazpen baten inguruan lehen auzialdian egin den hitzezko judizioari buruzko 902/2017 judizio-autoak aztertu ditu, apelazioan. Honako hauek dira alderdiak: demandatzailea Grupo Codesport SL da (honen ordezkaritzan Mónica Gallego Castañiza prokuradoreak dihardu Felipe Castejón Zueco letradu jaunaren zuzendaritzapean) eta demandatzaileak Jose Antonio Martínez Martín jauna (honen ordezkaritzan María José González Cobreros prokuradoreak dihardu Javier Bolado Zarraga letraduaren zuzendaritzapean) eta Zubel Soluciones Comerciales SL (ez da aurkeztu). Auzialdi honetako txostengilea Magdalena García Larragan magistratu andrea da.

EPAITZA

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu jaunak 902/2017 zenbakiko utzarazpenaren inguruko hitzezko judizioan 2018ko apirilaren 24an emandako epaiaren aurka Grupo Codesport SLren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baiesten dugu, eta ondorioz ebazpen hori modu partzialean baliogabetu behar dugu, eta baliogabetu egiten dugu, era honetan: indarrik gabe uzten dugu ebatzitako absoluzioa, bai eta prozeduraren kostua José Antonio Martínez Martín jaunari ordainaraztea ere, eta kodemandatu hori kondenatzen dugu Zubel Soluciones Comerciales SLrekin batera modu solidarioan ordaintzera errekurtsogileari epaitzako 2. zenbakiko a), b), c) eta d) letretan ezartzen diren diru-kopuruak. Ebazpen horretako gainerako erabakiak, epaitzaren kontra ez daudenak, bere hartan uzten dira. Ez dugu ezer erabakitzen errekurtso honek eragindako kostuez.

Itzul bekio alderdiari errekurtsoa aurkezteko jarri behar izan duen gordailua.

Itzul bitez autoak etorri diren epaitegira, eta eman epai honen berri, bete dadin.

Zubel Soluciones Comerciales SLren egoitza gaur egun non dagoen ez dakigunez gero, ediktu hau ofizioz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 156.4 eta 164. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz.

Bilbao, 2019ko martxoaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala