
116. zk., 2019ko ekainaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (404 KB - 19 orri.)
- EPUB (234 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3019
AGINDUA, 2019ko ekainaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez 2019ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita.
Arte eta kultura alorreko jarduerei loturiko eskumenak eta haien zabalkundeari dagozkionak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuan. Eskumen horiek Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen dizkio apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak.
Zuzendaritza horrek egoki deritzo musika-jarduerak sustatzeko aukera emango duen bidea antolatzeari, jarduketa hori bere eskumenen esparruan sartzen den heinean, jarduera profesional sustatzea, hain zuzen, musika ekoizpena, sustapena eta zabalkunde proiektuei dirulaguntzak ematearen bitartez. Horretarako dirulaguntza modalitate hauek jasotzen dira: musika partituren edizioa, musika-proiektu unitarioak eta musika-ekimen enpresarialak eta musika programazioa. Halaber, musika programazioareren eremuan musika areto pribatuetan Euskal Herriko musikarien presentzia indartzea indartu nahi da (Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren modalitatea), hala nola musika zikloak sendotzea (Musika zikloen modalitatea), musika eskaintza egonkorra sortzeko eta publikoak sortu eta fidelizatzeko. Neurri horren bitartez, euskal musikarien sorkuntza-lana sustatzeko formula lortu nahi da eta, bide batez, beren ahalegina aintzatetsita ikusteaz gain, beren finantzabideak areagotzeko aukera emango dieten beste merkatu batzuk jorratzea.
Era berean, Agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Dirulaguntzen 2018-2020 aldirako Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta aipatutako sailaren web-orrian argitaratuta dago.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea, modalitateak eta proiektuak garatzeko epea.
1.– Agindu honen bitartez, 2019ko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak nola emango diren arautuko da.
2.– Deialdi honetan dirulaguntza modalitate hauek kontenplatzen dira:
– II. kapitulua: Musika-partituren edizioa.
– III. kapitulua: Musika-proiektu unitarioak.
– IV. kapitulua: Musika-ekimen enpresarialak.
– V. kapitulua, 2. atala: Zuzen-Zuzenean Zirkuitua.
– V. kapitulua, 3. atala: Musika zikloak.
3.– Partituren edizioa, musika proiektu unitarioen eta musika-ekimen enpresarialen modalitateetan diruz laguntzen diren proiektuak, osoak edo beren fase partzialak, 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko azaroaren 30era bitartean garatu behar dira eta data bi horien artean aurreikusi behar dute diruz lagundutako obraren edo jardueraren aurkezpen publikoren bat egitea.
Musika programazioaren modalitateetan, deialdiak jasotako epea 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitartekoa da.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta emateko prozedura.
1.– Dirulaguntza hauen gehienezko zenbateko orokorra 580.000 eurokoa izango da, eta aipatutako modalitateen artean honela banatuko da:
a) Musika-partituren edizioa: 30.000 euro.
b) Musika-proiektu unitarioak: 155.000 euro.
c) Musika-ekimen enpresarialak: 205.000 euro.
d) Zuzen-Zuzenean Zirkuitua: 140.000 euro.
e) Musika ziklo: 50.000 euro.
2.– Dirulaguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da; horretarako, modalitate bakoitzean ezarritako irizpideak aplikatuta, eta deialdi honen 10. artikuluan finkaturiko prozeduraren arabera, eskabideak baloratu eta dirulaguntzak banatuko dira.
3.– Eskabide kopuruagatik edo eskakizunak ez betetzeagatik, modalitate baterako ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, Kultura Sustatzeko Zuzendariak gainerako kopurua beste modalitate batera eramatea proposatu ahalko du. Kasu horretan hasierako kopuruaren arteko desoreka handien duen modalitateak lehentasuna izango du.
3. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunak.
1.– Modalitate bakoitzerako finkaturiko bestelako baldintzak gorabehera, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuragarriek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Helbidea edo sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duen pertsona fisiko edo juridiko-pribatua izatea edo, bestela, aurkezten den proiektuaren helburua Euskal Herriko artistak edo musikarien lanak ekoiztea edo zabaltzea izatea.
b) Jarduera ekonomikoen zergako musika jarduerako epigrafe batean altan egotea eta, pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen xedeak zerikusia izatea musika-jardueren garapenarekin.
2.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko, beharrezkoa da zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea baita, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko prozeduren ondorioz sortutakoak ere.
3.– Ezin dute laguntzarik jaso dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor administratibo edo penalik duten pertsona eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
4.– Halaber ezingo dira onuradunak izan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsonak edo entitateak.
4. artikulua.– Bideragarritasuna, lagundu daitezkeen gastuak, azpikontratazioa eta laguntzen muga orokorra.
1.– Proiektuak, ekonomia aldetik bideragarriak direla egiaztatzeko, aurrera eramateko beharrezko gastu arruntaren eta hura estaltzeko aurreikusitako diru-sarreren arteko aurrekontu doitua aurkeztu behar da; sarrera horien barruan deialdi honetan eskatutako kopurua barne delarik.
2.– Deialdi honetako modalitate guztietan lagundu eta justifikatu beharreko gastuak soil-soilik ekintza eta kontzeptu zehatzei atxikitakoak izango dira; inbertsio gastuak eta BEZari dagozkienak kanpo gelditzen dira.
3.– Pertsonal gastuei dagokienez, eskatzaileak berak garatutako kudeaketari edo koordinazioari dagozkien gastuak kontuan hartuko dira. Eskabidearen txostenean horiek kalkulatzeko erabilitako prozedura eta erreferentzia zehatzak erantsi beharko dira.
4.– Edozein kasutan, Agindu honen menpean, diruz lagun daitezkeen gastu kontsideratuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoak.
5.– Onuradunak hirugarren batzuekin azpikontratatzen duen jarduera, diruz lagundutako jardueraren % 75era iritsi ahal izango da, azpikontratu guztien prezioak batuta. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen dira onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa. Edozein kasutan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie onuradun eta kontratatzaileei.
6.– Deialdi honetako modalitate guztietarako, Musika proiektu unitarioetarako izan ezik, administrazio publikoetatik jasotako dirulaguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 80.
5. artikulua.– Eskabideak: epea eta moduak.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte. Pertsona fisikoek bitarteko presentziala ere erabili ahalko dute.
3.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz izapidetzeko argibideak egoitza elektroniko honetan daude ikusgai: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/musika_jarduera/y22-izapide/eu/, baita Zuzenean-Administrazio egoitzetan ere.
4.– Aurrez aurreko bidea hautatzen duten pertsonek Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan, EAEko erregistro laguntzaileetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan jasotakoak) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean aurkeztu ahal izango dute beren eskabidea.
5.– Pertsona fisikoek eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiltzeak –aurrez aurrekoa edo elektronikoa– ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, edonoiz aldatu daiteke-eta bidea.
6.– Eskabidearen ondoko izapideak, bide elektronikoa erabiliz, hemen egin daitezke: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak
7.– Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta gainerako dokumentazioa. Halaber, pertsona edo erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, Euskararen erabilpena arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.
8.– Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.
6. artikulua.– Betekizunen akreditazioa, erantzukizunpeko adierazpenak eta ekarri beharreko dokumentazioa.
1.– Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko ditu, automatikoki, datu eta betebehar hauek:
1.1.– Eskatzaileari dagokionez:
a) Identitateari buruzko datuak.
b) Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
c) Jarduera ekonomikoen zergako musika jarduerako epigrafe batean alta.
1.2.– Pertsona juridikoei dagozkien dokumentu espezifikoak:
a) Entitatearen Legezko eraketa eta estatutuak: administrazio honetan inskribatutako entitateen edo aldez aurretik aurkeztutako dokumentuen kasuan: dagokion erregistroaren azalpena. Bestela, eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira.
b) Hala badagokio, eskabidea kudeatzen duen pertsonaren legezko ordezkapen-maila egiaztatzea.
c) Deialdi honetan parte hartzeko entitatearen gobernu-organoaren akordioa.
1.3.– Aipatutako datuak edo betebeharrak eskatzaileak, espresuki, uko egin ahalko dio bere baimena; kasu horretan eskatzaileak berak aurkeztu beharko ditu dagozkion agiriak.
2.– Erantzukizunpeko adierazpenak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:
a) Xede bera duten eta bestelako administrazioei edo erakunde publikoei zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea.
b) Aurreko bi urteotan eta aurten, edozeinengatik, jasotako «minimis» motako dirulaguntzei buruzko adierazpena jakinaraztea.
c) Eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak konplitzen dituela.
4.– Proiektuari dagokion dokumentazioa.
4.1.– Modalitate guzietarako dokumentazioa:
a) Oroitza orokorra, eduki hauekin: a.1.– Egindako eskaeraren markoan garatu beharreko jardueren zehaztapena; a.2.– Persona, aretoa edo entitate eskatzailearen ibilbidea; a.3.– 2018ko jarduera eta ekoizpenari dagokion oroitza.
b) Modalitatea bakoitzari dagozkion Formularioak, deskargatzeko ereduaren arabera: – Eskabidearen laburpena; – Pertsona edo entitatearen profila eta bere jarduerari dagokiona; – Hala badagokio, artistaren edo musika taldearen (musika produkzioak): – 2018an programaturiko kontzertuak (Zuzen-Zuzenean Zirkuitua); – Proiektuaren aurrekontua; – Hala badagokio, beste dirulaguntzen aitorpena.
4.2.– Dokumentu espezifikoak.
a) Musika produkzio edo argitalpen proiektuak: Egileen eskubideei buruzko ziurtagiria edo aitormena.
b) Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren modalitatea:
– Musika-ekitaldietarako behar den hirigintza- edo udal-lizentzia izatea eta edukieraren inguruko erreferentzia.
– Eskatzailea ez bada aretoaren gerentea, gerente horrek sinaturiko agiria: deialdi honi dagokion musika programazioa kudeatzeko dirulaguntzaren eskatzaileari emandako ahalmena.
5.– Dokumentazioa aurkezteko formatua.
Eskabide-orriarekin batera, eta erabilitako bidea edonolakoa dela ere (presentziala edo elektronikoa), dokumentazio guztia, ahal delarik, euskarri elektronikoan aurkeztu behar da, honako ezaugarri hauen arabera:
a) Deskargatzeko ereduak erabiliko dira. Bestelako kasuetan, ahal bada dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da.
b) Dokumentazio elektroniko guztiaren gehienezko tamaina 30 Mb izango da.
c) Musika edo ikusentzunezko erreferentziak, web helbideak emanez aurkeztu ahal izango dira, dagokion formularioan.
7. artikulua.– Deialdia eta emandako dirulaguntzak kudeatzeko organoa.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-zereginak egitea.
Era berean, dirulaguntza lortu duten proiektuak modu egokian gauzatzen direla ziurtatzeko Zuzendaritza horrek beraien jarraipena egingo du eta horretarako egoki ikusten dituen ikuskapenak egin ahal izango ditu. Eragin horietarako pertsona onuradunak behartuta daude eskatzen zaien dokumentazioa eta informazioa aurkeztera.
8. artikulua.– Eskaeretako azterketa, akatsen zuzenketa eta onarpena.
1.– Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, tramitazio elektronikoa derrigorrez egin behar duen baten batek aurrez aurreko eskaera egiten badu, aurkezpen elektronikoaren bitartez zuzen dezala eskatuko zaio eta ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen-datatzat.
3.– Akatsak zuzentzeko fasea amaitu ondoren, organo kudeatzaileak aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertuko ditu eta egiaztatuko du deialdiko eskakizun orokorrak eta modalitate bakoitzeko eskakizun espezifiko guztiak betetzen direla. Horren ondoren, aurreikusitako balorazio-prozesurako zer proiektu onartu erabakiko du.
Edonola ere, eskabide guztiei buruzko ebazpena eta jakinarazpena agindu honen 12. artikuluari jarraituz egingo da.
9. artikulua.– Onartutako eskabideak balorazioa eta ebazpen-proposamena.
1.– Onartutako proiektuak baloratzeko, Balorazio Batzorde bat osatuko da modalitate bakoitzerako. Horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da eta ebazpen hori EHAAn argitaratuko da, batzordeak lehenengo bilera egin baino lehen.
2.– Balorazio Batzordeetako burua Kultura Sustatzeko zuzendaria izango da edo hark izendatutako pertsona.
Idazkari gisa Zuzendaritza bereko teknikari bat izango da, zuzendariak aukeratua. Idazkariak hitza izango du, baina botorik ez.
Batzordeetako bokalak bi gutxienez eta bost gehienez izango dira, musikarekin edo kultur kudeaketarekin zerikusia duten profesionalen artetik izendatuta, berdin delarik independenteak diren edo gai honetan adierazgarriak diren Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan integraturik dauden. Horien izendapena Kulturako sailburuordeak egingo du.
3.– Balorazio-batzordeak eratzerako, ezinbestekoa da Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikulua betetzea.
4.– Modalitate bakoitzeko Balorazio Batzordeak, ezarritako esleipen-irizpideak kontuan hartuta, ebazpen-proposamena egingo dio Kulturako sailburuordeari.
5.– Batzordeek, beharrezkoa irizten diotenean, egoki ikusten diren argibideak emateko eskatu ahal izango diete eskatzaileei, proiektuen arduradunekin horretarako elkarrizketak hitzartuz ere bai, behar izanez gero. Halaber, Musika ekimen enpresarialen modalitatean eskabidea egiten duten pertsona guztiek Batzordearen aurrean beren proiektua defendatzeko aukera izango dute horrela eskatuz gero (1. formularioan). Proiektu bakoitzari 15 minutu eskainiko zaizkio gehienez.
10. artikulua.– Dirulaguntzak banatzeko irizpideak.
1.– Behin proiektuak modalitate bakoitzean finkaturiko irizpideen arabera baloratu ondoren, puntuen % 50 lortzen ez dutenak automatikoki baztertu egingo dira.
Nolanahi ere, artikulu honetan araututakoaren eta dagozkion erreferentzien arabera, modalitate bakoitzean dagoen erabilgarritasun ekonomikoaren menpe egongo da dirulaguntza jasotzea.
2.– Dirulaguntzen zenbatekoa zehazteko, lortutako puntuazioaren eta aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren arabera eskatutako kopuruaren arteko proportzionaltasun-irizpideak erabiliko dira.
3.– Bukaerako dirulaguntzak 4.6 artikuluan finkaturiko kopuru-muga orokorrak errespetatuko ditu baita modalitate bakoitzekoak ere.
11. artikulua.– Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasuna eta modalitateen artekoa.
1.– Agindu honen 4.4 artikuluan eta artikulu honen gainerako paragrafoetan adierazitakoa errespetatuz, deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakunde publiko zein pribatu batzuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Gain-finantzaketarik badago, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
2.– Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak emandako dirulaguntzekin: ez proiektu bera egiteko, ez proiektuaren zatiren bat egiteko.
3.– Deialdiko modalitateren batean dirulaguntza jasotzen duen proiektu musikal batek ezingo du beste modalitateetako dirulaguntzarik jaso, bateraezinak baitira. Aurreikuspen honek ez du eraginik izango Musika programaziorako modalitatean emandako dirulaguntzen modalitatearen bitartez kontrataturiko musika-ekoizpenei dagokienez.
4.– Era berean, ezingo zaizkio pertsona eskatzaile berari batera dir-laguntzarik eman Musika proiektu unitarioen eta Musika-ekimen enpresarialen modalitateetan; ezta pertsona eskatzaile berari ere Musika programazioko bi modalitateetan ere: Zuzen-Zuzenean Zirkuitua eta Musika zikloak.
12. artikulua.– Ebazpena eta jakinarazpena.
1.– Deialdi honetako dirulaguntzak esleitzeko ebazpena Kulturako sailburuordeak emango du, Balorazio Batzordearen proposamena ikusita, eta sei hilabeteko epean interesdun guztiei jakinaraziko zaie, agindu hau indarrean jartzen denetik. Gainera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen horren erreferentzia bat argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
2.– Ebazteko epea amaituta, interesdunari inolako jakinarazpenik egin ez bazaio, eskabidea errefusatutzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.
3.– Jakinarazpena egindakotzat joko da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42. eta 43. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Izapidetze telematikoaren kasuan, aldiz, eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30.2 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, Jakinarazpen-sistemak jakinarazpena ze egun eta ordutan jarri den interesdunaren eskuetan ahalbidetuko du; eta interesduna noiz sartu den edukira. Sartzen den momentutik aurrera pentsatuko da jakinarazpena eginda dagoela.
Jakin baldin badakigu iritsi zaiola jakinarazpena, baina hamar egun natural geroago oraindik ez baldin bada edukira sartu, ulertuko dugu jakinarazpena ukatu egin duela. Izapidea eginda dagoela ulertuko da eta prozedurak aurrera jarraituko du, non eta ez den garbi geratzen, ofizioz edo interesdunak eskaturik, teknikoki ezinezkoa izan zaiola edukira sartzea.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu. Prozedura hori laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntzarekin amaitzen bada edo itzultzeko betebeharra ezartzen bada, eta hori ordaintzeko borondatezko epean egiten ez bada, baldintzapeko emandako dirulaguntza onuradun izateko debeku bat izango da.
13. artikulua.– Betebeharrak.
Laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona onuradunek dirulaguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
b) Diruz lagundutako proiektua deialdirako aurkeztu diren baldintzetan garatzea. Dena den, aldaketak ere egin ahal izango dira, baldin eta aldaketok funtsezkoak ez badira eta ez badute bideragarritasun ekonomikoa eragiten. Aldaketa horiek idatziz jakinaraziko zaizkio Kulturako sailburuordeari eta hark hamabost eguneko epea izango du, jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasita, aldaketak onartu edo gaitzesteko. Epea inolako jakinarazpenik gabe igaroz gero, aurkeztu den aldaketa onartu egin dela ulertuko da.
c) Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari dirulaguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.
d) Dirulaguntza jaso duen lanari buruz argitaratzen diren disko, katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainerako material grafikoaren ale guztietan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikaren dirulaguntza espresuki adieraztea. Material hori, Euskal Autonomia Erkidegorako denean, hizkuntza ofizial bietan egingo da gutxienez.
e) Agindu honetan ezartzen diren betebehar eta baldintzak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diren laguntzak eta dirulaguntzak jaso ahal izateko ezartzen direnak, baita Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 14. artikuluan jasotako.
14. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa.
1.– Dirulaguntzak honela ordainduko dira:
a) Lehenengo ordainketa, emandako dirulaguntzaren % 50, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 13.a) artikuluan aipatutako epea igarota, dirulaguntzari uko egin ez bazaio.
b) Gainerako % 50a, 20120ko urtarrilaren 1etik aurrera, hurrengo paragrafoan xedatutakoaren arabera.
Zergei buruzko araudia aplikatzerakoan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak eta ordainketak kenduko zaizkio laguntza edo dirulaguntzaren zenbatekoari.
2.– Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, betiere 2020ko azaroaren 30a baino lehen, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
2.1.– Egindako jarduerei buruzko txostena eta ebaluazioa.
2.2.– Dagozkion agiri edo material hauek:
a) Ekoizpen eta edizio grafikoak, soinudunak edo ikus-entzunezkoak: editatutako edo ekoitzitako materiala.
b) Zuzeneko musika ekoizpenen estreinaldiak: kontratua edo haren egiaztagiria.
c) Partituren edizioa: obra ISMN-ko (International Standard Music Number) erregistroaren egiaztagiria.
e) Musika programazioko modalitateak (Zuzen-Zuzenean Zirkuitua eta Musika Zikloak): emandako dirulaguntzaren eremuan programaturiko kontzertuen eta taldeen zerrenda eta datuak: data, musika taldeak, kontzertuaren prezioa eta bertaratutako publikoa.
e) Diruzlagundutako edozein proiektuari dagokionez: jarduera sustatzeko edo zabaltzeko katalogoak, programak eta landutako beste edozein material; Kultura eta Hizkuntza politikaren sailak emandako dirulaguntzaren aipamenaz (13.d artikuluan aipaturiko betebeharra).
2.3.– Justifikazio ekonomikoa:
Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
1) Burututako proiektua dela-eta izandako gastuen eta sarreren balantzeari buruzko erantzukizunpeko aitorpena.
2) Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen dituzten dokumentu guztien zerrenda (5.6 artikuluan aipaturiko euskadi.eus-eko helbide elektronikoan ezarritako ereduaren arabera).
Musika Programazioaren modalitaterako (Zuzen-Zuzenean Zirkuitua eta Musika Zikloak), zerrenda horrek, programaturiko kontzertu guztgien gastu xehatuak jaso beharko ditu: katxe, ekoizpena eta promozioa.
3) Proiektua garatzeko eginiko gastuak zuritzeko egiaztagiriak eta fakturak. Musika Programazioaren modalitateetarako (Zuzen-Zuzenean Zirkuitua eta Musika Zikloak), katxeei dagozkien fakturak aurkeztu beharko dira.
4) Helburu berbererako jasotako beste laguntzen aipamena, baldin eta eskabidea aurkeztu zen unea, onuradunak horien berri ez izanagatik aitortu ez bazituen.
5) Edozelan ere, behin aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak, laginketa-tekniken bidez, diruz lagundutako jardueraren aurrekontutik egoki irizten dituen egiaztagiriak eskatu ahalko ditu.
Halaber, hala eskatuz gero, pertsona onuradunek konpromisoa hartuko dute aurkeztutako aurrekontu osoa justifikatuko duten egiaztagiriak Zuzendaritzaren eskura uzteko.
6) Dirulaguntzen justifikazioak aurkezteko kontuan hartu behar dira eskabide-aurkezpenak direla-eta agindu honen 5. artikuluan emandako argibideak. Halaber, justifikazio-ereduak artikulu horretako 5.3 puntuan aipaturiko egoitza elektronikoan ikusgai daude.
15. artikulua.– Aldaketa-ebazpena.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete egin dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publikotatik zein pribatutatik ere dirulaguntzaren bat jasoz gero, dirulaguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kulturako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, dirulaguntzen zenbatekoak doitzeko.
16. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:
a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
b) Agindu honetan edo dirulaguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.
c) Dirulaguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).
d) Dirulaguntzekin lotutako beste edozer eta, zehazki, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan jasotakoak.
2.– Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko Dekretua, hurrenez hurren).
II. KAPITULUA
MUSIKA-PARTITUREN EDIZIOA EGITEKO DIRULAGUNTZAK
17. artikulua.– Xedea eta sarbide irizpideak.
1.– Modalitate honen bidez, partituren argitalpen profesionala sustatuko da, ondorengo irizpideen arabera.
1.1.– Eskatzaileari dagokionez: 3.1 artikuluan aipatzen diren irizpideez gain, 2016. urtea baino lehen musika jarduera egin izana egiaztatu behar dute.
1.2.– Obren eta argitalpenei dagokienez:
– Euskal Herrian jaio edo bizi diren egileenak izatea, zuzenean zabalduak izateko.
– Argitalpen inprimatua eginez gero, gutxienez 300 aleko tirada bat egitea (ganbarako obrak edo formatu handiko obra sinfonikoak izan ezik, non, obraren eta edizioaren helburuaren arabera, ohiko usuak kontuan hartuko baitira).
– Banaketa digitalaren kasuan, salmentarako plataforma komertzial egokia izatea.
– Espresuki geratuko da deialdi honetatik kanpo material didaktikoen edizioa.
2.– Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar baterako dirulaguntza jaso ahal izango du gehienez, nahiz eta horren barruan argitalpen proiektu desberdinak azaldu eta aurrekontu egin (lau gehienez).
3.– Dena den, onuradun bati ezingo zaio 8.000 euro baino gehiagoko kopurua eman, ez eta eskatutakoaren % 50a baino gutxiago ere.
18. artikulua.– Hautaketa eta balorazio irizpideak.
Modalitate honetan aurkezturiko proiektuak baloratzeko eta puntuatzeko ondorengo irizpideak eta puntuazioaren orokorraren gaineko portzentajeak erabiliko dira:
1.– Argitalpen proiektua:
a) Kultura eta musika aldetik, ondare edo arte aldetik proiektuak duen interesa, kontuan harturik argitaratu beharreko objektua –egilea eta lana– (% 35).
b) proiektua argitaratzeko plana eta zabalkunderako plana (% 15).
c) Proiektuaren aurrekontuaren zehaztapena eta koherentzia (% 15).
d) Autofinantzaketa maila (% 5).
e) Emakumeek konposaturiko obren partiturak editatzea (% 5).
2.– Erakunde eskatzailearen balorazioa, Euskadiko musika-jarduera profesionala ekoizteko eta zabaltzeko entitate gisa, 2018. urtea erreferentziatzat hartuta eta erreferentzia hauen arabera:
a) Antzinatasuna (% 5); b) Pertsonal-bolumena % 5); c) Ekoizpen bolumena (% 5); d) Euskadiko musikariei dagozkien zerbitzuak eta ekoizpenak (% 10).
III. KAPITULUA
MUSIKA-PROIEKTU UNITARIOETARAKO DIRULAGUNTZAK
19. artikulua.– Xedea eta sarbide irizpideak.
1.– Modalitate honen bidez, ondorengo irizpideak betetzen dituzten musika proiektuen garapena sustatuko da:
1.1.– 20.1.1 artikuluan aipatzen diren jardueretarako, dagokion musika taldeak hauetako irizpide bat, gutxienez, betetzen duela:
a) Bi disko gutxienez argitaratua izana eta lehenengoa, 2014. urtea baino lehen.
b) Bere musika ibilbide osoaren zehar, Euskaditik kanpo 45 kontzertu profesional egin izana.
1.2.– 20.1.2 artikuluan aipatutako jardueretarako, modalitate honetako arloetan bi proiektu gutxienez egin izana, 2014. urtearen ondoren.
2.– Aurreko paragrafoan aipaturiko irizpideei dagokienez, egungo izen desberdina duten musika taldeen edo lan ekipoen proiektuen erreferentziak onartuko dira, baldin eta Balorazio Batzordearen iritziz, proiektuotan pertsona edo talde horren inplikazioa behar bezala egiaztatuta gelditzen bada.
20. artikulua.– Laguntzen diren jarduerak eta laguntzetako mugak.
1.– Modalitate honen bitartez, jarduera hauek diruz lagundu ahal izango dira:
1.1.– Aktiboan dauden eta Euskal Herrian jaio edo bizi diren musikariak:
a) Musika-ekoizpenak, zuzenekoak nahiz euskarri fonografikoetan.
b) 2016. urtearen ondorengo musika proiektu baten promozioa eta zabalkundea.
1.2.– Euskal musikaren alorreko bestelako ekintzak:
a) Publikoen sentsibilizazioa edo formakuntza.
b) Euskal Herriko Musika jardueraren ikerketa eta zabalkundea.
c) Musika sektore profesionalaren eragileen etengabeko prestakuntza (eskatzailearen beraren prestakuntza jarduerak izan ezik).
2.– Proiektuek, beren diseinu eta prestaketarako, lan, entsegu eta materialak jaso eta aurrekontuan sartu ahalko dituzte baita beraien lehenengo aurkezpen publikoari dagozkionak ere, hori zuzenean formatu fonografikoan ala beste batean izanik.
3.– Proiektu batek bi fasetan (edo euskarritan) edo gehiagotan planifikatu ahal izango da eta deialdi honen edizio batera baino gehiagotara sarbide izan, beti ere, fase bakoitzerako bere aurkezpen publikoa aurreikusten bada eta ez inongo aurrekontu bikoiztasunik.
4.– Jarduera hauek ez dira diruz lagunduko:
a) Artikulu honen 1. puntuan aipatutako ekoizpen edo jardueren lehengo aurkezpenaren ondorengo kontzertuak, berrargitalpenak edo halako ekitaldiak.
b) Ekoizpenen edo edukien berrargitalpena.
c) Formakuntza akademikora edo eskolarrera soilik bideratutako jardueren edo materialen edizioa.
d) Sariak eta lehiaketak.
e) Abesbatzen elkarteen eremutik bultzatutako jarduerak.
f) Artisten ordezkaritza jarduera orokorra.
g) Birak edo bestelako kanpo-presentziako edo zabalkundeko jarduerak.
5.– Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar batentzako jaso ahal izango du eta eman litekeen dirulaguntza ezingo du 8.000 euroko kopurua gainditu ezta eskatutakoaren kopuruaren % 50a baino txikiagoa izan.
21. artikulua.– Hautaketa eta balorazio irizpideak.
Modalitate honetan aurkezturiko proiektuak baloratzeko eta puntuatzeko ondorengo irizpideak eta puntuazioaren orokorraren gaineko portzentajeak erabiliko dira:
1.– Proiektuaren interes orokorra, irizpide hauen arabera:
a) Balio artistiko-kulturala (% 25).
Proiektu bakoitzaren tipologiaren arabera, atal honetan, ondorengo aldeak kontuan hartuko dira: balio musikal-artistikoa, ondarezko balioa edo musika zabalkunde, formakuntza eta sentsibilizazioari dagozkien ekarpenak.
b) Garapen eta zabalkunde plana (% 15).
c) Musika jarduera profesionalaren egungo panoramaren inguruko planteamenduak eta berrikuntza-maila (% 10).
2.– Musika taldea edo proiektua garatzeko ardura duen lantaldearen ibilbide profesionala (% 15).
3.– Proiektuaren aurrekontua: a) Zehaztapena eta koherentzia (% 15); b) Autofinantzaketa maila (% 5).
4.– Musika-proiektuan euskarak duen presentzia (% 10).
5.– Emakumeen partaidetza proiektuaren jardueretan (% 5).
IV. KAPITULUA
MUSIKA-EKIMEN ENPRESARIALETARAKO DIRULAGUNTZAK
22. artikulua.– Eskatzailearen betekizun espezifikoak.
1.– Modalitate honen bidez, egitura enpresarialek garatutako musika proiektu zehatzak sustatuko dira.
2.– 3.1 artikuluan aipatzen direnez gain, modalitate honetako eskatzaileek dagozkien ondorengo baldintzak bete behar dituzte.
a) 2016. urtea baino lehen egitura juridiko berberaren bitartez enpresa jarduera garatu izan, hauetako arloren batean:
– Ekoizpen fonografikoa.
– Zuzeneko musika ekoizpena edo ordezkaritza.
– Musika-zabalkundea.
– Publikoen sentsibilizazioa.
b) Testuinguru horretan, jarduerak 2017. urtean zehar lau euskal artista edo talde eta proiektu desberdinei sustapen enpresariala eman izana.
23. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak eta laguntzetako mugak.
1.– Modalitate honen bitartez, ondorengo jarduera bat edo gehiago kontenplatzen dituzten proiektuak sustatuko dira:
1.1.– 20.1 artikuluan aipatutako guztiak (musika-proiektu unitarioak).
1.2.– Entitatea musika jarduera eta industriaren egungo egoerara egokitzeko ekintza espezifikoak.
2.– Modalitate honetan diruz lagundu daitezkeen jarduerei dagokienez, aplikagarriak dira, baita ere, 20. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetako aurreikuspenak.
3.– Modalitate honetan ez dira diruz lagunduko 20.4 artikuluan finkaturiko jarduerak.
4.– Proiektu batek gehienezko lau jarduera partzial aurreikusi ahalko ditu, edozelan ere, horietako bakoitza argi identifikaturik, formulazioari, helburuei eta aurrekontuari dagokienez.
5.– Modalitate honetan, eskatzaile bakoitzak proiektu bakar batentzako jaso ahal izango du eta eman litekeen dirulaguntza ezingo du 25.000 euroko kopurua gainditu ezta eskatutakoaren kopuruaren % 50a baino txikiagoa izan.
24. artikulua.– Hautaketa eta balorazio irizpideak.
Modalitate honetan aurkezturiko proiektuak baloratzeko eta puntuatzeko ondorengo irizpideak eta puntuazioaren orokorraren gaineko portzentajeak erabiliko dira:
1.– Proiektuaren interes orokorra, irizpide hauen arabera:
1.1.– Balio artistiko-kulturala (% 15).
Proiektu bakoitzaren tipologiaren arabera, atal honetan, alde hauek hartuko dira kontuan: balio musikal-artistikoa, ondarezko balioa edo musika zabalkundeari, formakuntzari eta sentsibilizazioari dagozkien ekarpenak.
1.2.– Garapen eta zabalkunde plana (% 10).
1.3.– Proiektuaren aurrekontua: a) Zehaztapena eta koherentzia (% 15); b) Autofinantzaketa-maila (% 5).
1.4.– Emakumeen partaidetza proiektuaren jardueretan (% 5).
2.– Musika-proiektuan euskarak duen presentzia (% 10).
Atal honetan proiektuan sartutako ekintzak kontuan hartuko dira, baita entitatearen ibilbidea eta jarduera orokorra ere, bere jardueraren tipologiaren arabera.
3.– Erakunde eskatzailearen balorazioa, Euskadiko musika-jarduera profesionala ekoizteko eta zabaltzeko entitate gisa.
3.1.– 2018. urtea erreferentziatzat hartuta:
a) Pertsonal-bolumena (% 15); b) Antzinatasuna (% 5); c) Jarduera orokorra (% 5); d) Euskadiko musikariei dagozkien zerbitzuak eta ekoizpenak (% 5).
3.2.– Ibilbidea eta musika jardueraren egungo panoramari egokitzapena, zehazki:
a) Entitatearen historiala (% 5); b) Enpresaren bideragarritasunerako planteamenduak (% 5).
V. KAPITULUA
MUSIKA-PROGRAMAZIORAKO DIRULAGUNTZAK
1. ATALA
ERREFERENTZIA OROKORRAK
25. artikulua.– Bi modalitateetako arau komunak.
1.– Ekimen pribatuko musika-programazioa sustatu eta laguntzeko helburuarekin, kapitulu honen esparruan, bi modalitate desberdin aurreikusi dira:
– Zuzenean zuzenean' zirkuitua (2. sekzioa).
– Musika zikloak (3. atala).
2.– Jarduerak garatzeko epea.
Programatu beharreko kontzertuak eta, hala badagokio, diruz lagun daitezkeen eta zuritzeko gastuak, 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitartean egin beharko dira.
3.– Onuradunen konpromisoak.
a) Diruz lagundutako kontzertuen programazioari dagozkion cache, ekoizpen edo sustapen gastuak deialdi honen bidez erabiltzea, modalitate bakoitzaren esparruan diruz lagundutako kontzertuen programazioari dagokionez.
b) Lokal publikoen kudeatzaile edo kontzertu-antolatzaile gisa dagozkien betebehar guztiak betetzea.
c) Deialdiaren xede diren kontzertu guztietan gutxieneko ordainketa-sarrera bat izatea.
d) Deialdi honen bidez diruz lagundutako kontzertuetan parte hartzen duten talde guztiei 200 euroko gutxieneko katxea ordaintzea (BEZ gabe).
e) Modalitatearen eremuan sartzen diren taldeen kontzertuak sustatzea, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren logoa eta programa bakoitzerako adostutako markak edo leloak erabili.
4.– Dirulaguntzen banaketa eta gehieneko muga.
4.1.– Dirulaguntzak 4.6. eta 10. artikuluetan adierazitako muga eta prozedura orokorraren arabera emango dira, eta baita 27.3 ere Zuzen-Zuzenean Zirkuituaren modalitatearen kasuan.
4.2.– Nolanahi ere, pertsona bakar batek dirulaguntzaren modalitate bakarra hartu ahal izango du (Aginduaren 11.4 artikulua) eta onuradun bati eman beharreko gehieneko dirulaguntza ezingo da 18.000 euro baino handiagoa izan.
2. ATALA
ZUZEN-ZUZENEAN ZIRKUITUAREN MODALITATEA
26. artikulua.– Eskatzailearen betebehar espezifikoak.
1.– Modalitate honen bitartez Euskal Herriko musika-taldeen programazioa sustatuko da ondorengo irizpideen arabera.
1.1.– Eskatzaileari dagokionez.
Agindu honen 3.1 artikuluan adierazitako betebeharrei kalterik egin gabe, lokalaren titularrak direla edo zuzeneko musika programatzen duten musika-aretoen kudeatzaileak direla egiaztatu behar dute.
1.2.– Aretoari dagokionez:
a) Euskararen geografiaren eremuaren barruan kokatuta egotea.
b) Musika-ekitaldietarako behar den hirigintza- edo udal-lizentzia izatea, bai eta erantzukizun zibileko aseguruak ere.
c) Gutxienez 120 lagunentzako legezko edukiera izatea.
d) Musika programaziorako ekipamendu eta langile teknikoen multzo egonkorra izatea.
e) Ordain-sarrerako ondorengo musika-ekitaldi kopurua gutxienez, programatu izana 2018. urtean, kanpoan utzita DJ saio esklusiboak, eta ospakizun partikularrak:
– 100.000 biztanle baino gehiagoko herriak: 20.
– Gainerako herriak: 12.
1.3.– Programatu beharreko taldeei dagokienez, hauetariko baldintza bat bete beharko dute:
a) musikaren sortzailea edo beren kideen erdia Euskal Herrian helbidea izatea.
b) beren ohiko errepertorioan euskara hizkuntza nagusia izatea.
2.– Eskaerari dagokion proiektuak, artikulu honetan definituriko irizpideen arabera, egin beharreko gutxienezko kontzertu kopurua zehaztu beharko du, beraientzako orotariko aurrekontua baita eskaturiko kopuru ekonomikoa, zeinek ezingo baitu deialdiak finkatzen dituen mugak gainditu (4.6 eta 25.4.2 artikuluak).
27. artikulua.– Balorazio irizpideak eta dirulaguntzak banatzeko irizpideak.
1.– Modalitate honetan aurkezturiko proiektuak proiektuak baloratzeko eta puntuatzeko ondorengo irizpideak eta puntuazioaren orokorraren gaineko portzentajeak erabiliko dira:
a) 2018. urtean egiaztatutako ordain-sarreradun programazioa, erreferentzia hauen arabera:
a.1.– Programatzen diren musika taldeen kopurua (% 30).
a.2.– Talde nagusi gisa programatzen diren euskal taldeen kopurua (% 25).
a.3.– Nagusiki euskarazko errepertorioa duten programatutako taldeen kopurua (% 15).
a.4.– Emakumeen lidergoa edo beraien presentzia nagusi den taldeen kopurua (% 5).
b) Zuzen-Zuzenean zirkuituan partaide gisako antzinatasuna (% 10).
c) Eskatzailearen ibilbidea eta kultura profila:
c.1.– Kultur planteamendua eta dagokion herriko kolektibo eta elkarteekiko harremanak (% 10).
c.2.– Ohiko musika programazioaz gain, Kultur jardueren programa 2018an (% 10).
2.– Areto bakoitzak a) irizpidean lortzen duen behin-betiko puntuazioa finkatzeko lau itemetan lorturiko puntu zuzenak 70 eta 30 arteko tartera haztatu egingo da, beti ere aipaturiko zuzeneko puntuazio zuzenaren arabera.
3.– 10.1 artikuluan finkaturiko gutxienezko puntuazioa gainditzen duten aretoek (50 puntu) dirulaguntza jaso ahal izango dute. Laguntza horren koprua honela kalkulatuko da:
a) Onuradunari, lortutako puntuazioaren arabera, era proportzional eta haztatuan, 2 eta 9 arteko indizea ezarriko zaio, Indize hori, areto horren edukiaren arabera dagokion hurrengo modulu estandarrekin biderkatuko da:
– 120 eta 199 artan: 1.600 euro
– 200 eta 399 artean: 1.800 euro
– 400 baino gehiago: 2.000 euro
b) Behin-betiko koporuak kalkulatzeko puntuaziaoren araberako proportzioan haztatuko dira eta beti ere 4.6 eta 25.3 artikuluetan finkaturikoaren arabera.
3. ATALA
MUSIKA ZIKLOEN MODALITATEA
28. artikulua.– Modalitatea eskuratzeko betekizunak eta betekizunak.
1.– Modalitate honen bidez, honako baldintza hauek betetzen dituzten musika-zikloen programazioa diruz lagunduko da:
1.1.– Eskatzaileari dagokionez: 3.1 artikuluan adierazitako baldintzei kalterik egin gabe, honako gai hauek egiaztatu beharko dituzte:
a) Oro har, musika-jarduerarekin lotutako profila eta ibilbidea, oro har, eta, bereziki, zikloaren musika-gai zehatzarekin zerikusia duena, gutxienez 2008. urtetik.
b) Dagokion musika-generoaren berezko eragileak (kolektiboak edo pertsonak) errespetatzeko eta erakartzeko gaitasuna.
1.2.– Dirulaguntza eskatzen den musika-zikloari dagokionez:
a) Musika-genero espezifiko batean espezializatutako programazioaren edukia.
b) Programaren antzinatasuna eta jarraitutasuna, genero-erreferentzia eta promozio-marka bera, gutxienez 2010etik eta gutxienez 8 ediziora.
c) Gutxienez lau hilabetez garatu beharko da, deialdia egiteko finkatutako denbora-eremuaren barruan (25.1 artikulua).
d) Azken bi edizioei (2017-2018) eta deialdi honen esparruan aurreikusitako programari dagokienez, gutxienez honako baldintza hauetako hiru egiaztatu beharko dira:
d.1.– Erreferentziazko kalitate-programa, musikari edo musika-taldeen mailari dagokionez eta erreferentziako musika-esparruaren gaur egun duten ordezkagarritasunari dagokionez.
d.2.– Programazioa, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan.
d.3.– 20 urteko gutxieneko kontzertu-kopurua.
d.4.– Euskal Herriko interpreteen eta/edo musikarien % 50eko gutxieneko ehunekoa.
d.5.– Gutxienez % 20ko auto-finantzaketa izatea (sarreren, abonuen edo bazkideen kuoten bidez).
d.6.– Bi erakunde publiko gutxienez finantza-laguntza izatea.
2.– Kanpoan geratuko dira:
a) Jaialdi gisa izendatutako edo iragarritako musika-programak.
b) Programatutako musika-programak edo jaialdiak, 1.f) atalean adierazitakoa baino epe laburragoan.
c) Beste ekitaldi orokor batzuen esparruan edo bestelako jardueren osagarri gisa sartutako programak.
d) Egunerainoko ziklo espezializatu gisa identifikatu gabeko areto edo musika-sustatzaile baten ohiko programazioa.
3.– Proiektuek zehaztu egin beharko dute zenbat kontzertu, gutxi gorabeherako egutegi bat eta gutxienez aurreikusitako kontzertuen % 30 programazioaren xehetasunak; aurrekontu xeheaz gain, dagokion eskaera ekonomikoa ere zehaztu beharko dute, eta ezingo dituzte deialdian ezarritako mugak gainditu.
4.– Modalitate honetan onuradun bakoitzeko proiektu bat baino ezin izango da diruz lagundu eta eskatu eta eman beharreko gehienezko dirulaguntza ezingo da gainditu 18.000 euro baino gehiago, ezta, hala badagokio, eskatutako zenbatekoaren % 50 baino gutxiago ere.
29. artikulua.– Balorazio-irizpideak.
1.– Modalitate honetan aurkeztutako proiektuak baloratzeko eta puntuatzeko, honako irizpide eta ehuneko hauek aplikatuko dira azken puntuazioari dagokionez:
a) Eskatzaileari dagokionez, eta programaren ibilbide historikoa:
a.1.– Erakunde eskatzailearen profila, ibilbidea eta egungo jarduera (% 10).
a.2.– Musika-programaren ibilbidea eta kultura-interesa (% 5).
b) 2019 programari dagokionez:
b.1.– Programaren kultur interesa eta kalitatea (% 20).
b.2.– Programatu beharreko kontzertuen kopurua guztira (% 15).
b.3.– Euskal musikarien eta euskal musikarien presentzia (% 5).
b.4.– Programaren lurralde-zabalkundea (% 5).
b.5.– Emakumeen nagusitasuna edo presentzia nagusia duten taldeen kopurua eta emakumeek idatzitako musika-lanen presentzia (% 5).
b.6.– Euskararen presentzia (programazioa, sustapena, jarduera paraleloak) (% 5).
b.7.– Musika programazioaren paraleloko jarduerak -prestakuntza, sentsibilizazioa – Publiko berrien sorrera (% 10).
b.8.– Aurrekontuaren Koherentzia eta egokitzapena (% 10).
b.9.– Autofinantzaketa-maila (% 5).
b.10.– Beste erakunde batzuen finantza-laguntzako gradua (% 5).
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu honen bidez araututako dirulaguntza programa Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 araudian (Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, L 352/1, 2013-12-24) ezarritako minimis arauaren mendean dago (araudi hori Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis dirulaguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak beharrezkoak diren mekanismoak jarriko ditu abian, enpresa jakin bati emandako dirulaguntza osoa ez dela 200.000 eurotik gorakoa izango bermatzeko hiru ekitaldi fiskaletako edozein alditan.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko informazio-klausula.
Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
Helburua: 2019ko ekitaldian gauzatu edo hasiko diren arte eszenikoen ekoizpen profesionaletarako (antzerkia, dantza, zirkua...) dirulaguntzak kudeatzea.
Lege-oinarria: interes publikoaren mesedetan zein tratamenduaren arduradunari esleitutako ahal publikoak gauzatzean egindako zeregina betetzeko beharrezkoa suertatzen den tratamendua da (Dirulaguntzen Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legea).
Jasotzaileak: gaiaren gaineko eskumena duten administrazioei jakinarazi ahal izango zaizkie datu pertsonalak.
Eskubideak: zeure datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea duzu; baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.
Informazio gehigarria: web helbide honetan aurkitu ahal izango duzu datu pertsonalen babesari buruzko informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/dbao/0274706.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak gehitu ahal izango dira, Kultura sailburuordearen ebazpen baten bitartez, baldin eta Kultura eta Hizkuntza politika Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Horretarako 2.3 artikuluan aipatutako irizpidea aplikatuko da. Sailburuordearen ebazpena EHAAn argitaratuko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 12a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS