Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2019ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3016

AGINDUA, 2019ko ekainaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ofizioz plangintza aldatzen baita eta itundutako unitateak handitzen baitira 2018/2019 ikasturterako Donostiako CPEE ASPACE HBIP ikastetxe pribatuan.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko unitateak zehazteko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren bidez ebazten da 2016-2017 eta 2021-2022 ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzea eta itun berriak izenpetzea, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko unitateak zehaztea, irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez, 2018-2019 ikasturtean zer unitate itundu behar diren ebazten da, honako irakaskuntza hauei dagokienez: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Aipatutako 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 10. eta 18. artikuluek ahalbidetzen dute plangintza eta ituntzea ofizioz aldatzea, hurrenez hurren, gerora ikasleak eskolatzeko premiak sortzen badira.

Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak aurkeztu duen espedienteko dokumentazioa aztertu ondoren, eta CPEE ASPACE HBIP ikastetxeko ikasleak eskolatzeko premia justifikatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Donostiako CPEE ASPACE HBIP ikastetxeko plangintza aldatzea 2018/2019 ikasturterako, eranskinaren arabera.

2. artikulua.– Onartzea Donostiako CPEE ASPACE HBIP ikastetxean itundutako unitate bat handitzea 2018/2019 ikasturterako, eranskinaren arabera.

3. artikulua.– Jasotako zenbatekoak honako hauetan oinarrituta kalkulatu dira: Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legea, eta Hezkuntza alorrean 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei buruzko otsailaren 14ko 3/2019 Legea.

Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienekoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 6a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala