Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2019ko ekainaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
3008

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 10ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira zuzendari beraren 2017ko uztailaren 21eko Ebazpenak. Ebazpen horien bidez argitaratu ziren lehiaketa-faseko izangaien behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, eta baita fase horretako puntuazio totalak eta zuzendari beraren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena ere, zeinaren bidez argitaratu baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran lehiaketa-oposaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (2017-02-23ko EHAA) iragarri zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia.

Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko otsailaren 21eko Ebazpenen bidez argitaratu ziren lehiaketa-fasean izangaiek eskuratutako behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, baita fase horretako puntuazio totalak ere.

Oposizio- eta lehiaketa-faseetan lortutako puntuazio haztatuak batu eta gero, Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren hautaketa-prozedura horretan oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin-behineko zerrendak.

Alain Arruabarrena Garcia jaunak aipatutako hautaketa-prozeduran parte hartu zuen, Lehen Hezkuntzako espezialitatean, baina ez zen hautatua gertatu.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 6ko Aginduaren bidez aintzat hartu da izangai horrek ebazpen hauek berrikusteko aurkeztutako eskabidea: Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko otsailaren 21eko Ebazpena, lehiaketa-faseko zenbateko totalak jakinaraztekoa, eta zuzendari beraren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak jakinaraztekoa. Ondorioz, Alain Arruabarrena Garcia jaunari 0,50 puntu aitortzen zaio, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren I. eranskineko merezimenduen baremoko II.1 apartatuan.

Merezimenduen baremoan puntuazio hori handitzearen ondorioz, puntuazio globala ere handitzen da (lehiaketa-faseko puntuazio haztatuak eta oposizio-fasekoak batzearen emaitza), eta 6,0033 puntura iristen.

Ondorioz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2017ko otsailaren 21eko Ebazpenak aldatzea, zeinek argitara eman baitzituzten Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduraren lehiaketa-fasean izangaiek lortu zituzten behin betiko puntuazioak, Langileriaren Kudeaketako Zuzendaritza Unitateek barematu beharreko merezimenduei dagozkienak, eta baita fase horretako puntuazio totalak ere, Alain Arruabarrena Garcia jaunari dagokionez. Beraz, puntuazio hau dagokio lehiaketa-fasean:

II.1 apartatua: 0,500 puntu.

II. apartatua: 0,500 puntu.

Puntuazioa, guztira: 5,500 puntu.

Bigarrena.– Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpena aldatzea, zeinaren bidez argitara eman baitziren Hezkuntza sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez iragarritako hautaketa-prozeduran oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak, eta zerrenda horietan sartzea Alain Arruabarrena Garcia jauna, Lehen Hezkuntzako espezialitateko izangai hautatu gisa, 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda librea, 6,0033 puntuko puntuazio globalarekin.

Hirugarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian zerrendatutako dokumentuak Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan aurkez ditzan Alain Arruabarrena Garcia jaunak.

Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako dokumentuak aurkezten ez baditu, edo, horiek aztertu ondoren, ondorioztatzen bada ez duela betetzen aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu. Gainera, hasierako eskabidea faltsutzegatik izan dezakeen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 10a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala