Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2019ko ekainaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3003

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 225/2019 jurisdikzio-babesari buruzko prozeduran interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek 225/2019 jurisdikzio-babesari buruzko prozedura jarri zuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren aurka, zeinaren bidez 2016ko abenduaren 15eko Ebazpenak deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialorde kategorian sartzeko hautaketa-prozedurako hautagaiei esleitzen baitzaizkie praktikaldia egiteko destino berriak.

Espediente-zenbakia: AAP 151/2019-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko ekainaren 10a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala