Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2019ko ekainaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2995

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpen bat, langilearen prestakuntza profesionala onartzeko hasitako prozeduran atzera egin dela dioena.

Gaia: suteen kontrako babeserako langilearen prestakuntza profesionala onartzeko hasitako prozeduran atzera egin dela dioen ebazpena jakinaraztea.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Hamabost egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua. Bilbao).

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 9a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala