Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2961

EDIKTUA, 109/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Javier Garcia Macuak, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

58/19 epaia eman da epaitegi honetan bideratutako 109/2017 prozedura arruntean. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Revitec Gestion SL enpresari legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio hurrengo jakinarazpenak egiteko, ebazpenaren kopia bat jarriko dela bulego judizialetako iragarki-oholean, salbu eta autoak edo epaiak badira, epatzeko badira edo prozedurari amaiera ematen badiote. Bestalde, ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Bilbao, 2019ko martxoaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala