Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2019ko ekainaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2938

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2019ko maiatzaren 13ko Ebazpena, 19.0056.01.01.01.03 (01/2019/48) espedientean emana.

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Aipatutako espedientea amaitu da Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez, zeinean baiesten baita I12019000009117 arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena. Beraz, 6.251 euroko zehapena ezartzen zaio Orlando Machimbarrena, Gonzalo Ramón enpresari, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 8.3 artikuluaren aurkako arau-hauste oso astun bat egiteagatik. abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori.

Aipatu enpresari jakinarazten zaio, halaber, delako ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, betiere dagokion lurralde historikoko lurralde ordezkaritzaren bidez, hilabeteko epean, ebazpen hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Enpresak gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen ez badu, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2019-07-20a da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 01190004800118.

– Identifikazioa: 200719.

– Zenbatekoa: 6.251,00 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatza 30a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala