Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2019ko ekainaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2935

IRAGARKIA, 2019ko ekainaren 7koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, Gazteei emantzipatzen laguntzeko Gaztelagun Programako espedientea zuzentzeari eta ebazteari buruzkoa.

Interesdunari jakinarazpen horren berri ematen ahalegindu arren, ezin izan da gauzatu; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Era berean, lege horren 46. artikuluak ezarritakoarekin bat, interesdunari edo haren ordezkariari errekeritzen zaio bost eguneko epean Alokabideko bezeroen arretarako edozein bulegotara bertaratzeko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, jakinarazpena pertsonalki jasotzeko. Honako hauek dira Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak:

- Gamarrako Atea kalea 1 A, behea, Vitoria-Gasteiz.

- Done Bikendi kalea 8, behea, Bilbao.

- Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia.

Gainera, adierazten da epe hori igaro ondoren jakinarazpena egintzat emango dela legezko ondorio guztietarako, bertaratzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2019ko ekainaren 7a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala