Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2019ko ekainaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2928

EDIKTUA, gauza erkidearen zatiketari buruz bideratutako 1088/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1088/2018 prozedura arrunta.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguez andreak, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan epaia eman da, 2019ko maiatzaren 30ean. Idazpurua eta epaitza honakoak dira, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, ikusi ditut epaitegi honetan bideratu diren 1088/2018 judizio arruntaren autoak, gauza erkidearen zatiketari buruz bideratutakoak, banaketa-txandaren arabera egokitu baitzitzaion. Sánchez prokuradoreak egin zuen eskaera, Gloria Rodríguez Garoz-en izenean, García letraduak lagunduta, auzi-ihesean den José M.ª Fernández de Matauco Caro-ren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut banaketa-txandaren arabera egokitu ostean gauza erkidearen zatiketari buruz epaitegi honetan bideratu den judizio arruntaren demanda. Sánchez prokuradoreak egin zuen eskaera, Gloria Rodríguez Garoz-en izenean, García letraduak lagunduta, auzi-ihesean den José M.ª Fernández de Matauco Caro-ren aurka. Horrenbestez,

1.– Amaitutzat jotzen dut alderdiek zuten jabekidetza Gasteizko 4. Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen Vitoria 3A (9954 zenbakia) erregistro-finkaren gainean; finka hori Gasteizen dago, Heraclio Alfaro kaleko 2. zenbakian (1. solairua, A eskuma-eskuma atea).

2.– Agintzen dut higiezin hori zatitu egin behar dela titularrek ezer adosten ez badute, KZren 404. artikuluan ezarritakoa betez; higiezina enkante publiko bidez salduko da, lizitatzaile arrotzen aurrean, eta lortzen dena jabekideen artean banatuko da, bakoitzak duen kuota kontuan hartuta. Izan ere, objektu komun hori zatiezina da.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

José M.ª Fernández de Matauco Caro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala