Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2019ko ekainaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2913

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 204/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ertzaintzako funtzionario batek jarritako 204/2019 prozedura laburtua, 2019ko otsailaren 11ko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren kontra, zeinak ezetsi egiten baitu 2018ko abenduaren 3ko Ebazpenaren kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa. Ebazpen hori 2018ko apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozeduraren barruan emandakoa da.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko maiatzaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala