Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2019ko ekainaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2880

EDIKTUA, seme-alabentzako neurrien gaineko adostasun gabeko 1368/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia, Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1368/2018 prozedura.

Demandatzailea: Salome Zosiashvili.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Demandatua: Irakli Radmadze.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

262/2019 epaia, 2019-05-22koa, seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 1368/2018 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Salome Zosiashvili-k eskatuta, Irakli Radmadze-n aurka.

Irakli Radmadze demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ezin izan zaio jakinarazpena egin, eta, beraz, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala