
111. zk., 2019ko ekainaren 13a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2878
EDIKTUA, 357/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 357/2017 prozedura arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Javier Cifuentes Aranguren.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-21ean. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Jose Osoro Araquistain, Francisca Abendibar Areitio-Aurtena eta Juana Burgaña Churruca jaun-andreen oinordekoen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Eibar, 2019ko maiatzaren 24a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS