Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2019ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2865

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2017ko eta 2018ko ekitaldietan agindutako tratamendu medikoak egitea errazteko dirulaguntzei buruzko hainbat eskabide zuzentzeko errekerimenduak (Osasuneko sailburuaren 2018ko otsailaren 20ko Agindua, 2018ko martxoaren 1eko EHAA).

Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

I. Eranskinean aipatzen diren pertsonek eskura izango dute jakinarazten den egintzaren eduki osoa Osasun Sailaren Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), gehien jota 10 egunetan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, errekerimenduko dokumentazioa epean aurkez dezaten.

Hori guztia argitara ematen da, I. Eranskinean aipatzen diren pertsonek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Amaitzeko, ohartarazten zaie ezen, errekerimenduko dokumentazioa epean aurkezten ez badute, laguntza-eskaeran atzera egun dutela ulertuko dela, eta, horretarako, lehenik ebazpena emango da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 3a.

Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,

FRUMENCIO MOLINERO GUTIÉRREZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala