Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2019ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2861

EDIKTUA, 1266/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1266/2018 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, jakinarazten dut:

Judizio horretan epaia eman da, 2019ko maiatzaren 6an, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hauek dira idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:

Ikusi dira 1266/2018 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira Zuriñe García Sodupe andrearen ordezkaria den Venegas prokuradoreak eskatuta eta Zubiri letratuak lagunduta, auzi-ihesean den Isaías Sandino Roncero-ren aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Zuriñe García Sodupe andrearen ordezkaria den Venegas prokuradoreak eskatuta eta Zubiri letratuak lagunduta, auzi-ihesean den Isaías Sandino Roncero-ren aurka aurkeztu den demanda, diru-zenbateko bat erreklamatzekoa. Ondorioz,

Isaías Sandino Roncero jauna kondenatzen dut 1.028,61 euro ordaintzera Zuriñe García Sodupe andreari.

Zenbateko horrek, gainera, PZLren 576. artikuluan ezartzen diren legezko interesak sortuko ditu.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455.1 in fine artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Isaias Sandino Roncero Samaniego demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala