Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2019ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2853

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 4koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 10ekoa zuzentzeko dena. Horren bidez argitara eman zen lanpostuen zerrendako aldaketek zer maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira aipatutako ebazpenean (2019ko urtarrilaren 24ko EHAA, 17. zk.) eta zuzendu egiten da jarraian:

Eranskinean, 2019/390 (5/17) orrialdean Ignacio Zuloaga HHIri dagokion aldia aldatu behar da, era honetan:

(Ikus .PDF)

agertzen den tokian, hau azaldu behar da:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala