Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

110. zk., 2019ko ekainaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2850

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 31koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez baimentzen baita 639. eta 640. ikastaroetako ikasleei txartel hauek ematea: landare-osasunerako produktuak aplikatzeko oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta pilotu aplikatzailearen mailako txartelak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 639. ikastaroa, Euskal Herriko Nekazaritza Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak titulua baliozkotzea, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 640. ikastaroa, titulua baliozkotzea, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, landare-osasunerako produktuak aplikatzekoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea eta pilotu aplikatzaile motako txartela eskuratzeko dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– eta D zatian –pilotu aplikatzailearen mailari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bi ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B, C eta pilotu aplikatzailearen motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 639. ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen I. eranskinean jasotako zerrendan diren pertsonentzat.

2.– 640. ikastaroko maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoa, ebazpen honen II. eranskinean jasotako zerrendetan diren pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 31.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria ez dagoenez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala