Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2019ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2774

IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 27koa, Etxebizitzako Arabako lurralde-ordezkariarena, Gazteei emantzipatzen laguntzeko Gaztelagun Programako espedienteak zuzentzeari eta ebazteari buruzkoa.

Interesdunei jakinarazpen horien berri ematen ahalegindu arren, ezin izan da gauzatu; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Era berean, lege horren 46. artikuluak ezarritakoarekin bat, interesdunei edo haien ordezkariei errekeritzen zaie iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 5 eguneko epean Alokabideko bezeroen arretarako edozein bulegotara bertaratzeko, jakinarazpena pertsonalki jasotzeko. Honako hauek dira Alokabideko bezeroen arretarako bulegoak:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Done Bikendi kalea 8, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.

Gainera, adierazten da epe hori igaro ondoren jakinarazpenak egintzat emango direla legezko ondorio guztietarako bertaratzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen hauek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 27a.

Etxebizitzako Arabako lurralde-ordezkaria,

M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala