Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2019ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2771

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 963/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzeko 963/2018 prozedura.

Demandatzailea: Sara Fiz Agra.

Abokatua: Jon Andoni Oscoz Barbero.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Demandatua: Heicham Mhaddam.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horretan, 2019-03-28ko epaia eman da, eta epaitzaren izenburua honako hau da hitzez hitz:

146/2019 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hemeretziko martxoaren hogeita zortzia.

Belén González Martín andreak, Vitoria-Gasteizko eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, 963/2018 epaiaren bidez hartu ziren neurriak aldatzeko auto hauek aztertu ditu. Hauek izan dira alderdiak: batetik, Sara Fiz Agra, demandatzailea, Escaño Elorza prokuradorearekin; eta, bestetik, Heicham Mhaddam demandatua, auzi-ihesean eta prozesuko ordezkaritzarik gabe dagoena. Fiskaltzak ere esku hartu du, adingabeen interesak defendatzeko asmoz. Beraz, Erregearen izenean, ebazpen hau eman da behekoak oinarri moduan hartuta:

Heicham Mhaddam demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala