Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2019ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2769

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 233/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 233/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: prekarioko utzarazpena.

Demandatzailearen prokuradorea: Javier Cifuentes Aranguren.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Infernua eremuko Zubiberri bidea 2ko okupatzaile ezezagunei eta Infernua eremuko Zubiberri bidea 18 eta 20ko okupatzaile ezezagunei ediktu bidez jakinaraztea prozesu horretan 2019-05-22an emandako epaia. Haren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitute haren eduki osoa ezagutzeko.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2019ko maiatzaren 22a.

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala