Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2019ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2768

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 567/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegia (Familia), Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 567/2017 prozedura arrunta.

Gaia: guraso-ahala kentzea.

Demandatzailearen prokuradorea: Itziar Mujika Atorrasagasti.

Judizio horretan, 38/2019 epaia eman zen 2019-02-05ean, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zitzaion. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Zati batean baiesten dut Epaitegietako prokuradore Mujika andreak, Betty Elvis-en izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen demanda Festus Uwumwense-ren aurka. Ondorioz, behin-behinean eteten da aitak XXXXX eta XXXXX seme-alaben gainean daukan guraso-ahala; hots, amak bakarrik izango du guraso-ahala, aita ez dagoen bitartean. Guraso-ahala esklusiboki baliatzeak dakar adingabeei buruzko erabaki garrantzitsuak Elvis andreak hartu ahal izatea, aitari adostasuna eskatu beharrik izan gabe.

Guraso-ahalaren esparruan hartu beharreko eta, beraz, aitaren baimenik behar ez duten erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabeen egoitza ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea eta aldi baterako atzerrira joatea.

b) Ikastetxea aukeratzea eta aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

e) Urgenteak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

f) Adingabeen agiriak (pasaportea, NAN, egoiliar-txartela, osasun-txartela, nazionalitatea eskuratzeko izapideak, eta abar) izapidetzea/berritzea.

Beste kasu guztietan mantendu egiten dira Epaitegi honek 2015eko otsailaren 3ko Epaiaren bidez ezarri zituen adingabeen zaintza, jagoletza, bisita eta elikadurarako neurriak.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1847. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02–Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Festus Uwumwense demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

En Donostia, 2019ko maiatzaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala