Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2019ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2762

417/2019 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baitira lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak, eta agintzen baita argitaratzea Zuzendaritza nagusi honen azaroaren 30eko 1250/2018, 1251/2018 eta 1252/2018 ebazpenen V. eranskinean sartutako profesionalen lanbide-garapenaren behin betiko esleipena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 1250/2018, 1251/2018 eta 1252/2018 ebazpenen bidez (2018ko abenduaren 17ko EHAA, 241. zk.), lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako lanbide-talde ezberdinetako (fakultatibo mediko-teknikoak, diplomadun sanitarioak eta lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioak, hurrenez hurren) lanbide-garapeneko mailaren behin betiko esleipena argitaratzea agintzen da. Ebazpen honen oinarria da Zuzendaritza Nagusi honen abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdia.

Aipatutako ebazpenek beren bigarren xedapen-zatian honako hau ezartzen dute: «Curriculumeko merezimenduen B Blokean ezarritako puntuazio-eskakizunak gainditu ondoren, gorako errekurtsoak ebazteko izapidean haien espedienteak aztertu ondoren, ebaluazio prozesuan jarraitzen dute profesionalen zerrenda onartzea eta, horretarako, Jarduera, jarduna eta gaitasun profesionaleko A Blokea baloratzea eta baita Erakundearekiko inplikazio eta konpromisoko C Blokea ere, V. eranskinean jasotzen den zerrendaren arabera».

V. eranskinean jasotako profesionalen A eta C Blokeekin lotutako ebaluazioa egin ondoren eta zerbitzu-erakundeek emaitzak berretsi ondoren, dagokion maila lortzeko A eta C Blokeetan eskatutako puntuazioa betetzen duten profesionalei maila aitortzen zaie.

Esandako guztiagatik, aitortuta ditudan eskumenez baliatuta eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lanbide-garapena arautzen duten azaroaren 22ko 395/2005, otsailaren 27ko 35/2007 eta abenduaren 26ko 248/2007 Dekretuen 11. artikuluan aurreikusitakoarekin eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenean jasotakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzendaritza Nagusiaren azaroaren 30eko 1250/2018, 1251/2018 eta 1252/2018 ebazpenen V. eranskinean dauden profesionalen lanbide-garapenaren behin betiko esleipena onartzea. Horien zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.

Bigarrena.– Lanbide-garapeneko maila honen esleipenaren ondorioak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 1250/2018, 1251/2018 eta 1252/2018 ebazpenen berdinak izango dira. Ebazpen haien bidez, lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten dira eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako lanbide-talde ezberdinetako (fakultatibo mediko-teknikoak, diplomadun sanitarioak eta lanbide-heziketako langile ez-sanitarioen eta langile sanitarioak, hurrenez hurren) lanbide-garapeneko mailaren behin betiko esleipena argitaratzea agintzen da. Ebazpen honen oinarria da Zuzendaritza Nagusi honen abenduaren 29ko 1930/2011 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdia.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako dagokion Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.2, 14.2, eta 46.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.

ERANSKINA
AITORTUTAKO LANBIDE-GARAPENEKO MAILEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala