Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2019ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2756

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 29koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2019ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2018ko abenduaren 19ko (2018ko abenduaren 28ko EHAA, 249 zk., eta 2019ko urtarrilaren 31ko EHAA, 22 zk.) Ebazpenaren bitartez, Gaztemundu programaren 2019ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez, Gaztemundu programa arautzen da.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa batzordeak, zeina 2018ko abenduaren 19ko deialdi-ebazpenean izendatu baitzen, aztertu eta baloratu ditu eskaerak, aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi-ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan harturik, eta batzorde horrek adjudikazio proposamena egin du. Horrenbestez, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebaluaketa Batzordeak 2019ko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren pertsonak ez aukeratzea 2019ko Gaztemundu programan parte hartzeko, eta deialdi honetatik kanpo uztea III. eranskinean agertzen den pertsona. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.

Hirugarrena.– Ordezkoen zerrenda finkatzea. Zerrenda hori IV. eranskinean dator jasota, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 29a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala