Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2019ko ekainaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2751

311/2019 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez, Juan Marti Cabane jauna kentzen baita Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Barne Medikuntzako atalburu sanitarioaren lanpostutik.

AURREKARIAK

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 2477/1997 Ebazpenaren bidez, Juan Marti Cabane jauna izendatu zen Barne Medikuntzako atalburu sanitario, Zumarragako ospitalean, eta gero, Goierri-Urola Garaiko ESIn.

2.– 2019ko apirilaren 23an, erretiroa hartu zuen. Beraz, 2019ko apirilaren 22ko lan-jarduna amaitutakoan, Goierri-Urola Garaiko ESIko Barne Medikuntzako atalburu sanitarioaren lanpostua utzi zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren estatutu sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari kudeatzaileen eskumenei buruzko 15. artikuluan jasotakoak, eta aplikatu beharreko arauei buruzkoak.

Aurreko guztia aintzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Marti Cabane jauna Barne Medikuntzako atalburu sanitarioaren lanpostutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko ESIn, erretiroa hartu duelako, eskerrak emanez egindako lanagatik.

Bigarrena.– Adostutako kargu-uzteak erabateko ondorioak izango ditu 2019ko apirilaren 22ko lan-jarduna amaitzen denetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta Goierri-Urola Garaiko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Zumarraga, 2019ko maiatzaren 20a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari gerentea,

LAURA AGUIRRE ALBERDI.


Azterketa dokumentala