Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2019ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2748

IRAGARKIA, Osalanen Gipuzkoako Lurralde Zentroko klimatizagailua ordezteko hornidura-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: OS-B3-2019).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Administrazio, Antolamendu eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza.

c) Espediente-zenbakia: OS-B3-2019.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Osalanen Gipuzkoako Lurralde Zentroko klimatizagailua ordeztea.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea ez da lotetan banatu.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2 hilekoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitazioa egiteko oinarrizko aurrekontua: hogeita hamaika mila laurehun eta bost (31.405) euro; 6.595 euro BEZari dagozkio. Guztira, hogeita hemezortzi mila (38.000) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2019ko apirilaren 17a.

b) Esleipenduna: Hemen-Klima SL.

c) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita zazpi mila seiehun eta berrogeita hamahiru euro eta hirurogeita bi zentimo (27.653,62); bost mila zortziehun eta zazpi euro eta hogeita sei zentimo (5.807,26) BEZari dagozkio. Guztira, hogeita hamahiru mila laurehun eta hirurogei euro eta laurogeita zortzi zentimo (33.460,88).

6.– Formalizazioa: Administrazio, Antolamendu eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza.

a) Eguna: 2019ko apirilaren 25a.

b) Kontratista: Hemen-Klima SL.

Barakaldo, 2019ko maiatzaren 21a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.


Azterketa dokumentala