Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2019ko ekainaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2745

EDIKTUA, dibortzioari buruzko 988/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia), Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 988/2018 adostasunik gabeko dibortzioa.

Gaia: dibortzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Ana Teresa Rodriguez Fernandez.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Manuela Jimenez Hernandezi ediktu bidez jakinaraztea epaia, prozesu horretan 2019-05-06an emana. Haren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2019ko maiatzaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala