Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2019ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2677

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako B-13/2019-AD zehapen-prozedurako frogaldia hasi dela.

Ezin izan zaie ohiko moduan jakinarazi aipatutako frogaldiaren hasiera emateko egintza, ez 78926547T NAN duen pertsonari, ez harekin batera E95833232 IFZko ondasun-erkidegoaren titularra den beste bati. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaie 2019ko maiatzaren 2an erabaki zela frogaldia irekitzea.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek bost eguneko epea dute erabakia ikusteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, espedientea ikusi ahal izango dute Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua – Aholkularitza juridikoa).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionez, «dies a quo» izango ditu ondorioak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 22a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala