
103. zk., 2019ko ekainaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2675
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2019ko maiatzaren 7ko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez, Lanteko Berria SL enpresari agintzen baitzaio berehalaxe bete ditzala Amurrioko udalerrian garatzen diren hondakin-kudeaketako jarduerak behin betiko amaitu eta gero bete behar diren eskakizunak, eta ohartarazten baitzaio ezen, hala egiten ez badu, nahitaezko betearazpenari ekingo zaiola.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Interesdunak ebazpenaren testu osoa eskuragarri du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 22a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.
RSS