Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2019ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2674

IRAGARKIA, 2019ko maiatzaren 22koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zehapen-espedienteen ebazpen-hasiera jakinaraztekoak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezke (Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011 Bilbao), ebazpenek zer dioten jakiteko, bost eguneko epean; eta, BOEn iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkezteko, frogaldi bat zabaltzeko eskatzeko, eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 22a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala